Neguri hiribidean saneamendua hobetzeko egiten ari diren lanak direla eta, Neguri auzoko Leioa etorbidea itxi dute gaur ibilgailuentzat. Aurreikusi dutenez, aipatutako kalea bost egunez egongo da itxita. Kalean sartzeko eta irteteko Makaleta etorbidea hartu beharko dute ibilgailuek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!