Trafikoa moztuko dute bihar Romo Kultur Etxe inguruan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 14a, 13:03

Bihar, barikua, Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute Romo Kultur Etxeko obrak direla eta, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta aipatutako lan horiek amaitutakoan irekiko da kalea berriro. Ondorioz, lanok eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega kaleak. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da kale tarte honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun