Bigarren saioa hilaren 22an izango da, Villamonte parkean eta hirugarrena hilaren 29an, Gernika parkean. Bi saio horiek ere arrastiko 17:30ean izango dira.
Ekimenaren bultzatzaileak jolasgune horietara hurbilduko dira, eta haurrak eta gurasoak gonbidatuko dituzte hainbat jolasetan euskaraz parte hartzera.
Sendiren jarduera gehiago
Datozen egunetan Sendik doako beste hainbat jarduera egingo ditu, 7 urtetik gorako neska-mutilei begirakoa, gurasoakaz lagunduta.
Hilaren 16an, oreka ardatz duen slackline oinarrizko ikastaroa egingo dute, Zubiletako parkean, 11:00etatik 13:00etara. Hilaren 19an, berriz, Capoeira ikastaroa egingo dute, Romoko herri ikastetxean, 17:30etik 18:30era.