Bihar, barikuagaz, San Isidro eguna da. Hala, ekitaldiz gainezka egongo da Getxo 17:00etatik aurrera. Hasteko, idi-probak egingo dituzte probalekuan, 17:00etan. Ordu berean, grafiti-erakusketa egingo dute Benta inguruan. Ostean, umeentzako jolasak, Malakaten; 20:00etan pala txapelketaren finala jokatuko dute kiroldegian. Iluntzean suzko zezena ibiliko da Malakaten neska-mutil txikienen gozamenerako, eta 23:00etan Emon taldeak eta Prin’tzi anaiek musikagaz alaituko dute aparkalekua.
Zapatuan, goizeko 11:00etan puzgarriak ipiniko dituzte Malakaten, ondoren fanfarrea abiatuko da bertatik, eta 14:30ean herri-bazkari animatua egingo dute aparkalekuan. Arrastiko 07:00etan poteo girotua hasiko da aparkalekuan, eta Malakateko tabernetan amaituko da. Pozpo eta Lintxo pailazoek umeei barrea eragingo diete 20:00etan horien ikuskizuna ere Malakaten izango da, eta 21:00etan Itxas Argiak ohiko dantzaldia egingo du kiroldegian. Azkenik, 23:00etan Oxabi taldearen erromeriak dantzan ipiniko ditu txosna inguruan batutako neska-mutilak.
Domekan, berriz, herri-azoka hartuko du aparkalekuak, 11:00etatik aurrera. Ordubete beranduago, pintxo-poteoa egingo dute txosnetan. 13:00etan norberaren punteria proban jartzeko tiragoma txapelketa egingo dute. 17:00etan Getxoko Patinaje Show taldeak erakustaldia egingo du kiroldegian. Azkenik, aurtengo sanisidroei amaiera emateko, Dangiliske taldeak dantza-plaza egingo du 18:30ean aparkalekuan.
Egitaraua
Maiatzak 14, eguena
17:30 Txupina botatzea, Malakaten.
18:00 Slackline-a, buruhandiak eta txokolate-dastaketa, Malakaten.
21:00 Kontzertuak: MLL, Jarrera eta Ou Mama; aparkalekuan.
Maiatzak 15, barikua
17:00 Idi-probak, aparkalekuan.
17:00 Grafiti-erakusketa, Bentan.
17:30-19:30 Umeentzako jolasak, Malakaten.
19:00 Mus txapelketa, Bentan.
20:00 Pala txapelketaren finala, kiroldegian.
21:00 Suzko zezena, Malakaten.
23:00 Kontzertuak: Emon eta Prin’tzi anaiak; aparkalekuan.
Maiatzak 16, zapatua
11:00 Puzgarriak, Malakaten.
12:30 Fanfarrea, Malakatetik abiatuta.
14:30 Herri-bazkaria, aparkalekuan.
19:00 Poteo girotua, aparkalekutik abiatuta.
20:00 Pozpo eta Lintxo pailazioak, Malakaten.
21:00 Itxas Argiaren dantzaldia, kiroldegian.
23:00 Kontzertua: Oxabi; aparkalekuan.
Maiatzak 17, domeka
11:00 Herri-azoka, aparkalekuan.
12:00 Pintxo-potea, txosnetan.
13:00 Tiragoma txapelketa, aparkalekuan.
17:00 Patinaje Show Getxo klubaren erakustaldia, kiroldegian.
18:30 Dangiliske taldea, aparkalekuan.