Udal hauteskundeak 2015

Getxoko EAJ: "udalerriko bizi kalitatea hobetzen jarraituko dugu"

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 16:05

Imanol Landa Getxoko alkateak eta udalerriko EAJren alkategaiak gaur gogoratu duenez, hurrengo legegintzaldian amaituko da “Getxo udalerria estrategikoki modernizatzeko prozesua”. Gauzak horrela, ekonomia, kultura eta kirol arloetarako egin dituzten ekipamenduak “izango dira gure udalerrian hazkunde sozial eta ekonomikoaren motorrak”. Era berean, Getxo “bizi kalitatearen erreferente” jotzen segitzea da Landak aurkezpen-ekitaldian aipatu duen beste konpromisoa.

Horrez gainera, Getxoko EAJk bestelako konpromiso batzuen artean “herritarren zerbitzura dauden gune publikoak” hobetzen eta garatzen jarraitu nahi du. “Gure asmoa da gure espazio publikoak getxoztar guztion eskura jartzea, eta gure merkataritza zein ostalaritza bultzatzea, gure auzokoak biziagoak eta dinamikoagoak izan daitezen”, adierazi du Getxoko EAJren alkategaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun