Romo Indupime eskubaloi-taldeak Espainiako Lehen Mailan jarraituko du datorren denboraldian. Izan ere, azken segundora arte ahalegin handia egin eta asko sufrituta, orain dela aste batzuk miraria zirudiena egin dute Gobelako mutilek: azken partida denak irabazi dituztenez, horrek Gaztelako taldean segitzeko aukera eman die. Amaierako enfrentamendua etxean jokatu zuten hilaren 3an, Kantabriako BM Corrales aurkako neurketan, hain zuzen ere. 24-22 emaitza estuaz nagusitu ziren; tentsio handiko partidan izandako zailtasunak islatu zituen markagailuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!