Lucia de la Puerta Jolaseta taldeko tenislariak EAEko txapelketak irabazi berri ditu gazte zein kadete mailetan. Gazte mailak, Mungiako Laukariz auzoan nagusitu zen. Bertan, 6-1 eta 6-1 irabazi zion Naiara Uriarteri. Iruñean izango den Espainiako txapelketarako sailkatu zen. Kadete mailari dagokionez, Jolasetakoa ere den Sofia Blancori irabaziz eskuratu zuen txapela. Biak zein Pablo Innerarity, gizonezkoen kadeteen txapeldunordea, bidaiatuko dira Alacant-era EAEko selekzioagaz, Espainiako Kadete Txapelketan parte hartzera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!