Guardia Zibilak gutxienez pertsona bi atxilotu ditu gaur Bizkaian sare sozialetan “terrorismoa goratzea” egotzita, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Horietako bat Xabier Arruza auzokide itzubaltzetarra dela adierazi dute gertukoek. Operazioa Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Madrilera ere zabaltzen dela gaineratu dute iturriek eta, hortaz, atxilotu gehiago egon daitezkeela. Dirudienez, atxiloketak “Armiarma operazioa” delakoaren jarraipena da. Operazio hori joan den urtean abiatu zuten, eta apirilean eta urrian 21 eta 19 pertsona atxilotu zituzten, hurrenez hurren, delitu bera egotzita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!