Udal hauteskundeak 2015

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai sozialistak gazteen etorkizuna "onartezina" dela salatu du

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 21a, 17:10
Ereaga hondartzaren ondoan egin zuen Getxoko PSE-EEk agerraldia.

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak gazteek lana aurkitzeko dituzten arazoak azaleratu zituen atzo, eguaztena, Algortako Ereagan egindako agerraldian. “Beldurgarria da gure historiako belaunaldirik prestatuenak bi bide izatea: emigrazioa edo Lanbide”, salatu zuen. Era berean, 300 eta 400 euro arteko hileko soldatak “onartezinak” direla adierazi zuen, “horrek esan nahi duelako ez dugula krisia gainditu; miserian sartzen ari garela baizik”.

Totorikak alderdi nazionalisten “helburu nagusiak” gaitzetsi zituen: “euren helburu nagusia erabakitzea eta autodeterminazioa den bitartean, guk nahi duguna da gazteek autodeterminatu ahal izatea, etorkizuna izatea eta modu duin batean bizi ahal izatea”.

Hori dela eta, “mota honetako gauzak borrokatuko” dituztela agindu zuen hautagai sozialistak, “botere publikoen betebeharra delako gazteriaren parte hartze askea eta eraginkorra gizartearen garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun