Udal hauteskundeak 2015

Gaur bozkatzerakoan "euskaraz bizitzeko eskubidea" kontuan hartzeko eskatu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 24a, 16:44

Getxoko hautagaitza gehienek parte hartu zuten Itzubaltzeta / Romon auzokideek antolatutako eztabaida politikoan. UPyD falta izan zen.

Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak "euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eta Getxo euskaldunaren alde bozkatzeko unea" heldu dela uste du. Hori dela eta, Getxo udalerriko zortzi alderdiek arlo horretan dituzten proposamenak plazaratu dituzte txosten batean. Auzokideei udal hauteskundeetan botoa emateko orduan kontuan hartzeko eskatu diete, "gure eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun