"Ezkerretik Udala mugitzeko aukera baliatzera" animatu du Arantza Gutierrezek

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 24a, 19:13

Arantza Gutierrez botoa emateko prest, gaur goizean.

Arantza Gutierrez Getxoko EH Bildu ezkerreko koalizioa soberanistaren alkategaiak goizeko 11etan bozkatu du Getxo I institutuan. Gutierrezek gogoratu du egungo udal parte hartze sistemagaz eta hauteskundeen bidez, "jendeak lau urtean behin irabazteko aukera bakarra" besterik ez duela eta baliatzera deia egin du: "Ea ezkerretik Getxoko Udala mugitzeko aukera dagoen, eta ea jendeak baliatzen duen aukera hori". Bestalde, Gutierrezek jakinarazi duenez, Getxo I institutu horretan EHNAgaz bozkatzeko aukera egon da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun