250 lagunek parte hartu zuten Getxo Anitza topaketan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 27a, 16:40

Fadurako garagardotegi ohian egin zuten topaketa.

Guztira, 250 bat lagunek parte hartu zuten joan den zapatuan, hilaren 23an, Algortako Fadurako garagardotegi ohian egindako Getxo Anitza topaketan. Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Plataformak antolatutako jarduera horren helburua kultur artekotasunaren, aniztasunaren eta hartu-emanen aldeko apustua egiten duten getxoztarrei udalerrian topaketa eta ospatze gunea eskaintzea izan zen.

Bizilagunak-aldameneko familia programaren barneko jarduera izan zen hori, bertoko eta atzerriko jatorria duten familiek urte akabuan bazkari bat konpartitzeko animatzeko asmoz. Hurrengo edizioa azaroaren 22an abiatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun