Hain zuzen ere, aipatutako nobelagaz Espainiako Kritika Saria jaso du Elorriagak, orain dela gutxi. Irene Arrias fikziozko pertsonaiaren bizitza da Iazko hezurrak liburuaren haria. Biolentziagaz duen obsesioa eta erakusten duen giza izaeraren gaineko ikuspegi ezkorra ditu ezaugarri nagusi. Idazleari dagokionez, Bilbon jaio zen arren, txikitatik Algortan bizi da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta bost eleberri kaleratu ditu gaur arte.