Egun horretan jai-batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta jendeak gogokoena bozkatzeko aukera emango du ekainaren 18ra arte, Internet bidez. Edozein zalantza izanez gero, aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com posta elektroniko helbidera jo daiteke. Irabazleak 150 euro jasoko ditu.
Ezaugarriak
Kartelen ezaugarriei dagokienez, 70x50 zentimetroko (ez-etzana) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek, euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, "Algortako San Inazioak 2015", "Uztailak 29-Abuztuak 2" eta "Jaietan ere euskaraz!" dira jarri beharreko leloak. Kartelaren atzealdean ezizen bat jarriko da, kartelagaz batera emango den gutun-azalaren kanpoaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa idatziko dira, besteak beste. Era berean, kartela digitalizatuta ere eman beharko da, kartelagaz batera aurkeztuko den CD batean.