Gonbidatuak, ligaxkan
Azken edizioetako formatu bera izango du Getxoko futbol-txapelketak: ekainaren 6an, zapatua, gonbidatutako Lehenengo Mailako hiru taldeek ekingo diote lehiari. Ligaxka jokatuko dute, 45 minutuko aldietan, Bizkerreko kideek baieztatu dutenez. Denen arteko norgehiagoken ostean, lehenengo eta bigarren sailkatuko diren hamaikakoak pasako dira domekan egingo den finalera.
Doako sarrera
Hirugarren sailkatutakoak Bizkerreren aurka neurtuko ditu bere indarrak, finalaren aurretik jokatuko den deman. Fadurako belar naturaleko futbol-zelaian jarraitu ahal izango dira partida denak. Gainera, antolatzaileek iragarri dutenez, sarrera doakoa izango da. Beren-beregi emakumezko futbolzaleak gonbidatu dituzte Bizkerre Futbol Taldeak, hitzordu berezi horretara hurbil daitezen.
Emakumezkoen Getxoko IX. Futbol Txapelketaren egitaraua
Ekainak 6, zapatua
- 17:45 Athletic-Valentzia.
- 18:45 Bartzelona-Athletic.
- 19:45 Valentzia-Bartzelona.
Ekainak 7, domeka
- 09:45 Bizkerre-3. sailkatua.
- 12:15 Txapelketaren finala.