Asier Borrero ia sei urte daramatza espetxealdi prebentiboan, Nanterreko espetxean, etxetik 900 kilometrotara. Frantziako Poliziak 2009ko uztailaren 4an atxilotu zuen, Espainiakoagaz elkarlanean egin zuen operazioan; Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitia ere atxilotu zituzten. Hiruei atxiloketaren unean armak topatu zizkieten, bertsio ofizialaren arabera. Atxiloketak Pauen egin ziren.
Asier Borrerori ETAren Bizkaia komandoko kide ohia izatea, Hegoa komandoa zuzentzea eta hainbat atentatutan parte hartu izana leporatzen diote. Besteak beste, Espainiako Calahorrako Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako bonba-autoa, Frantziako Montpellierren Frantziako polizia bat zauritu izana, Zarauzko ertzain-etxearen aurkako lehergailua eta Balmaseda eta Derioko herri etxeen aurkako atentatuak.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Borrero 2008ko uztailean ekin zion ihesaldiari, Bizkaia komandoko ustezko kideak atxilotu zituztenean.