Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) osatzen duten lagunetatik zortzi dira Getxo udalerriko bizilagunak. Horietako bat Frantziako Estatuan preso dago eta gainontzekoak Espainiako kartzeletan.
"Euskal preso eta iheslariak etxera" aldarrikapena eurena eginez, zapatu honetan, ekainak 6, Elkartasun Gaua egingo dute Txorimalo gaztetxean. Hala, 21:00etatik aurrera, Discipulos de Dionisos eta Garrasika taldeek joko dute Getxo aldeko zentro autogestionatuan. Sarrera 5 euroan egongo da.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) osatzen duten lagunetatik zortzi dira Getxo udalerriko bizilagunak. Horietako bat Frantziako Estatuan preso dago eta gainontzekoak Espainiako kartzeletan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!