Algortako San Nikolas plaza "euskaldun bihurtuko dute" zapatu honetan. Horretarako, Algortako kuadrilla euskaldunak bertaratuko dira 17:00etan, eta fanfarrea lagun jai-giroa "berotuko" dute. Halaber, hainbat jolas egingo dituzte, Xabi Payak bideratuta. "Jolasek hizkuntzaren erabileragaz izango dute zerikusiren bat, umoreagaz eta sormenagaz, eta ez indarragaz, kirolagaz edo gustu txarreko bromakaz", azaldu du Paul Benito del Valle Azebarriko kideak. Horrez gainera, inguruko tabernen laguntza ere izango dute.