Itsasoa plastikozko zabortegi erraldoi bilakatzen gabiltzala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak mundua eraldatzeko lanari ekingo diote, horretarako Mikmak txikia eta bere aitona Roke bidelagun hartuta. Hala, istorio berri honetan, euskal herritarren arbasoenganaino atzerako bidaia proposatzen dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek; eta Albaola Itsas Faktoriak berebiziko garrantzia izango du. Donostia 2016 hiriburutzaren baitan eraikitzen dabiltzan San Joan baleontziaren gainean abiatuko baitute bidaia. Azaroan aurkeztu zuten ikuskizuna eta 19 abesti dakartzan diskoa, hamaika lagunek idatzi eta kantatuta.