Gimnasia erritmikoko txapelketa egingo dute Faduran, domekan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 5a, 18:15

Cuerdeando taldearen ekimenez, domekan, ekainak 7, Getxoko gim­nasia erritmikoko bigarren txapel­keta jokatuko da, Fadura kiroldegian. Bertan, goizeko 10:00etatik arrastiko 14:00etara hainbat kategoriatako 90 bat gimnastek erakustaldia egingo dute, besteak beste: Getxo, Sakoneta eta Cuerdeando eskualdeko klubetako gaztetxoek, kimuek, haurrek, kadeteek eta seniorrek jardungo dute Faduran. Ekitaldiari amaiera emango diote Cuerdeando talde-antolatzailearen erakustaldiak eta dominen banaketak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun