Xabier Zabaletak Jakitea Elkarteko presidenteak adierazi duenez, “txapelketako parte hartzaileek gure gastronomiako izen handiko parrileroek, plazako arkupetan kokatuko diren parrillatan menuaren zati bat prestatu behar izango dute. Epaimahai profesional batek euren lana baloratuko du eta lehenengo eta bigarren sailkatuek, udaren amaieran Donostiako Alde Zaharrean egingo den Euskal herriko Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute”.
Orain arte, sei lokalek eman dute izena txapelketarako: Igeretxe, Gurea, Hormaondo, Etxanobe, Fuentene eta Txorierrota.