Bihartik aurrera, barikua, Algortako Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuek udako ordutegia edukiko dute, irailaren 13ra arte. Hala, igerileku olinpikoa astelehenetik barikura 07:30etik 21:30era erabili ahal izango da; asteburuetan 08:30ean zabalduko dute. Kanpoko gainerako guneak (berdeguneak, zabuak eta umeen igerilekuak) 10:00etatik 21:30ak arte egongo dira zabalik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!