Perurako dirua batuko dute Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 16a, 12:38

Getxoko Kultur Etxeak antolatuta, ekainaren 17tik 21era bitartean, egingo dute Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioaren hamargarren edizioa, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Udal liburutegiek eman ohi dituzte dohaintzan argitalpenak, gero horiek salmentan jartzeko euro batean inguruan. Gobernuz kanpoko erakunde batek sustatutako proiektuarentzat izaten da batutako diru dena. Oraingo honetan, Zabalketa GKEari emango diote jasoko dutena, Peruko Iquitos herriko Huambrillo neskatoentzako aterpetxea babesteko.

Azokaren ordutegiari dagokionez, astelehenetik zapatura egongo da zabalik, goizean zein arrastian: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Domekan, ostera, goizez baino ez dute irekiko. Sarrera doakoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun