ALBEtarren egundoko emaitzak, Eskolarteko Bizkaiko finalean

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 10a, 13:05
Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kide denak jarri ziren argazkirako. ITXASO PAIA

Ekainaren 6an Igorreko Kiñu gaztetxean jokatutako Bizkaiko Eskolarteko Bertso Idatzien finalean, Fermin Reinicke algortarrak irabazi zuen (DBH 3, 4 eta Batxilergokoen atalean); eta bere herrikide Maider Barañano hirugarrena izan zen. DBHko 2. mailakoen artean, Algortako beste gazte batek, Gorka Zabalak, lortu zuen bigarren lekua; eta 6. mailakoen atalean, Uxue Ramirez eta Lur Piris algortarrak lehenengo eta bigarren postuan lotu ziren. Azkenik, 5. mailako lehenengo saria, Amaiur Rasines sopeloztarrak eroan zuen. 

Bat-bateko Bizkaiko finalari dagokionez, saio ederra egin zuten Paule Loizaga sopeloztarrak eta Unai Mendiburu algortarrak, baina ez zuten lortu Orioko buruz burukorako txartelik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun