Bidezko Merkataritza aterako dute kalera zapatuan Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 11a, 11:30

Bidezko Merkataritzari buruzko sentsibilizazio jarduera egingo dute zapatuan, hilaren 13an, Algortako Telletxe plazan. Hala, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerrak eta produktuak dastatzeko aukera egongo da. Era berean, esku orriak banatuko dituzte Bidezko Merkataritzari buruzko informazioagaz eta udalerrian mota horretako produktuak non eros daitezkeen azaltzen duen zerrendagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun