Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera txupinaren jaurtiketagaz batera. Horren ostean, triki-poteoa egingo dute eztarriak freskatzeko eta herria girotzeko. 15:00ak jotzean lagun-talde guztiak Santa Eugenia plazara hurreratu, eta tripak aseko dituzte bazkariagaz; ondoren, kantatzeko tartea ere izango dute karaokeagaz.
Bertaratutakoen argazki erraldoia egingo dute 17:30ean, eta iluntzean poteoari ekingo diote, berriro. Ginkana ere izango dute aukeran lagunarteek arrastian. Proba horien sari-banaketa gauerdiko 00:00etan izango da, hau da, poteoa amaitzean. Ez ahaztu: bazkarirako txartela erosi beharra dago; hilaren 10era arte egongo da horretarako aukera, 6 euroan; bestela, egunean bertan erosiz gero, 12 euro.