Atxiloketa 20:30ak aldera izan zen, udaltzainek zirkulazio istripu baten berri izan eta hori gertatu zen tokira, Areetara, joan zirenean. Alkohol froga egiterakoan, inplikatutako gidarietako batek, 62 urteko gizon batek 1,15 mg/l eman zuen, baimendutakoaren laukoitza baino gehiago. Horregatik bide segurtasunaren kontrako delitu bategatik atxilotu zuten.
Zirkulazio istripuan kalte gutxi izan ziren ibilgailuetan eta ez zen zauriturik izan. Era beran, atxilotutakoak gidatzen zuen ibilgailua geldiarazi dute, dilijentziak amaitu arte.