Udal hauteskundeak 2015

Getxoko alkatetza GUKi ematea eskatu du Andradek

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 08:00

Eduardo Andrade.

Eduardo Andrade Getxoko zinegotzi popularrak oposizioko talde guztiei deia egin die Paula Amieva GUK hautagaitzaren alkategai babestu eta EAJri alkatetza kentzeko.

Andradek bere Twitter kontuan egin zituen atzo adierazpenak, EAJk Maroto alkate popularrari Gasteiz kenduko diola ezagutu ostean. Halere, Getxoko PPko alkategaia, Iñaki Gamero, bere bigarren eledunaren iritziagaz ados dagoen ikusteke dago. Gaur goizeko 11:00etan izango da alkatea aukeratzeko udal bilkura. Era berean, PPren 5 botoak ez lirateke nahikoak Amieva alkate izendatzeko, Udalbatzaren gehiengoa beharrezkoa baita. Bi indar politikoek 9 aulki dituzte eta EH Bilduren 4 botoak beharko lituzkete, Andradek esandakoa gauzatuz gero. GUK koalizioa Ezker Anitza, Equo, Ahal Dugu eta Getxoko Independenteek osatzen dute, ideologikoki PPrengandik urrun.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun