Horrela erakusten du pasa den astelehenean Athletic Bren aurka izandako norgehiagokak: arerio handiak 1-3 irabazi zion Bizkerreri Boluen. Garaipen sendoa lortu zuten lehoi zurigorriek, baina ez gaindiezina. Leire Vivas aurrelari urduliztarrak estreinatu zuen markagailua 25. minutuan, baina lehenengo zatia amaitzear zegoela, heldu zen Leia Zarateren gola Athleticentzat. Bigarren zatian, zuri-urdinak ez ziren gai izan defentsari eusteko, eta Sheila Elorzak eta berriz ere Zaratek gol banaz zigortu zuten Bizkerreko atezaina. Bueltan, gutxienez lau tanto sartuz irabazi beharko dute getxoztarrek.