Bitartean, jai-batzordeak deitutako musika lehiaketan CDak eguaztenera arte, ekainak 17, aurkeztu ahal izango dira, oinarriek zehaztu legez. Lehiaketa horren irabazlea jai batzordeko kideek erabakiko dute, epaia uztailaren 2an publiko egingo dela. Nagusitzen den taldeak jaietan lehenengo mailako banda bategaz jo eta 150 euroko saria izango du.