Arrastian, bestalde, San Mamesek hartuko ditu Bizkaiko oihal denak eta bat egingo du Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo diren ekitaldiakaz 17:30etatik 19:30etara. Ekitaldi horietan "erabakitzeko eskubidearen aldeko euskal herritarren borondatea agerraraziko dute hautetsontzi bat sinbolizatuz", Getxoko Gure Esku dago taldeak zabaldu duenez.
San Mames Barrirako txartelak
Getxoko Gure Esku Dagok salgai ipini ditu laguntza bonu batzuk, kanpainaren gastuei aurre egiteko eta ezinbestekoak direnak San Mamesen sartzeko. Txartel horiek honako lekuetan eskura daitezke: Telletxeko GEDen lokalean, Kantxa Kirol Modan (Torrene, 4) eta Taberna Berrin (Sarrikobaso, 4) edo www.gureeskudago.eus orrian. Sarrera edo laguntza bonu hauen prezioa 10 eurokoa da (5 euro 14 urtetik beherakoentzat eta dohainik 2 urtetik beherakoentzat). Sarrerak erosteko azken eguna hilaren 16a izango da (hortik aurrera Gure Esku Dago ekimenak Bilbon duen lokalean -Buenos Aires kalea 13-, sarean edo San Mameseko txarteldegietan -hilaren 19, 20 eta 21ean- erosi ahal izango da). Sarrerak zenbakidunak dira.