Kartelen neurriak 50x70 zentimetrotakoak izan beharko dira, ala alderantziz. Era berean, neurri horietan inprimatuta emateaz gainera, lana euskarri digitalean ere eman beharko da. Hala ere, kartelean eskuz lantzen badira, euskarri fisikoa bakarrik emateagaz nahikoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.
Lehiaketaren epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta horien artean, herri bozketa bidez lehenengo eta bigarren sariak zehaztuko dira.
Bozketaren egunean aurkeztutako kartel guztiak ikusteko aukera egongo da, Etxetxun bertan. Halaber, egile guztien artean parte hartzearen sariak zozketatuko dituzte.