Jardunaldiak bihar, barikuan, hasiko dira. Fadurako ekitaldien aretoan, 19:30ean, Ramayana antzezlana eskainiko du Sanatana Dharma eskolak. Hurrengo egunean, zapatuan, 08:00etan, yoga-saio bat egingo dute. Ondoren, 21:30era arte, lau aretotan aldi berean, formatu ezberdineko eta diziplinaren alderdi oso desberdinak jorratuko dituzte 25 proposamenek; besteak beste, honako gaien inguruko tailerrak eta hitzaldiak eskainiko dituzte: yoga eta osasuna, espiritualtasuna, meditazioa eta luzaketak. Horrez gainera, 20:00etan, Sarva taldeak mantren kontzertua eskainiko du ekitaldien aretoan. Azkenik, ekainaren 21ean, domeka, 10:30ean, Areetako Xake plazan, yoga-saioa eta dantza egingo dute, jardunaldiei amaiera emateko.
Barikuko antzezlana kenduta (5 euro ordaindu beharra dago), gainontzeko jarduera guztiak doakoak eta libreak izango dira.