Ramalhok pasa den maiatzaren 20an lesionatu zen, Alaves eta Gironaren arteko partidan. Izan ere, azken denboraldi bietan klub katalanean jokatu du, Athleticek utzita. Lesioaren ostean klub bilbotarrak Jonas Ramalho berreskuratu eta denboraldi baterako kontratua egin zion, 2016ko ekainaren 30era arte. Itzubaltzetarrak 2011ko azaroaren 20an estreinatu zen Lehenengo Mailan, elastiko zuri-gorria jantzita. Sevilla taldearen aurka egin zuen, Ramon Sanchez Pizjuan estadioan. Athleticek 1-2 irabazi zuen.