Bertan Inmaculada Mugica, Aldarteko zuzendaria eta Jose Ignacio Sanchezen testigantza entzun ahal izango dira. Sanchezek garai hartaz liburua idatzi du beste hainbat lagunakaz batera. "Begirada ausartak. Gay eta lesbianen bizitza eta maitasun kontaketak Frankismoan eta Trantsizioan Euskal Herrian" du izena obra hori.
Proiektu horren helburua LGTBren memoria historiko kolektiboa berreskuratzea da, hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian frankismo eta trantsizio garaiko testigantza eman nahi duten guztien bitartez, garai hartan izan zituzten gay, lesbiana edo transexual bezalako bizipenak konta ditzaten. Azken finean, arduradunek azaldu dutenez, LGTB memoria historikoa aldarrikatzeko eta biltzeko gunea eraiki nahi dute; baita "homofobiaren eta lesbofobiaren aurka borrokatzekoa ere", gaur egungoagaz erlazionatuta dagoen iraganaren ezagueraren bitartez.