Ohi den legez, ekitaldia Etxetxu plazan izango da, 22:00etan, doan. Balkoitik Balkoira bertso-modalitate ikusgarrian, parte hartzen duten bertsolari biek balkoi banatik botatzen dituzte bertsoak, 1802an Tolosan hasi zen tradizioa berpizteko asmoz. Algortan, San Nikolas plazan egin zen lehenengo aldiz.