Zaintza-lanak egingo dituzte, batetik, adingabekoei alkohola saltzea ekiditeko eta, bestetik, 18 urtetik beherakoei edari alkoholikoak edukitzea galarazteko. Ohiko lekuetan ibiliko dira polizia-taldeak, adingabekoak identifikatu, edari alkoholikoak kendu eta gurasoei abisatzeko.
Gogoratu behar da adin gabekoei alkohola ematea edo saltzea debekatuta dagoela. 3.005 euroko isunagaz dago zigortuta hori, drogamenpekotasunetan prebentzio, laguntza eta gizarteratzea arautzen dituen ekainaren 25eko 18/1998 Legearen arabera.
Halaber, patruilak ibiliko dira baimenik gabeko suteen bila, horiek kentzeko; sute kontrolatua pizten deneko aldea ere bereziki zainduko dute, izan litezkeen istripuak ekiditeko. Aurreko urteetan bezala, inguruetan Ertzaintza arduratuko da hiritarren segurtasunaz.
Aparteko garbiketa antolamendua
Ingurumen Arlokoek aparteko jarduna ere aginduko dute, hondartzak zein horien inguruko kaleak garbitzeko lanak egingo baitituzte. Hondartzak ahalik eta arinen zabaldu eta egoera onean egon daitezen lan egingo dute, herritarrek erabil ditzaten.