"Artea eta eguneroko bizitza uztartzeko" apustua egin dute beti Begihandikoek. Hala ere, Getxophoton horren ohikoak ez diren formatuak ere erabiltzen dituzte: edontzi-azpikoak, erakusleihoak, olana erraldoiak, kolatutako papera, Internet... Baina, argazkien erakusketa baino askoz gehiago eskainiko du Getxophotok. Besteak beste, tailerrak, aurkezpenak, gidatutako bisitak, proiekzioak eta Argazkien Gaua edo Itxialdia goiburupeko ekimenak ere egongo dira. Antolatzaileen berbetan, nazioarte mailako argazkilariek parte hartzen badute ere, "herri izaera" dauka jaialdiak, tartean daudelako bertoko merkatariak, ostalariak, zaleak...