Bestalde, domekan bertan, arrastian, VIII. Getxoztar Abesbatzen Eguna ospatuko dute Algortako Bihotz Alai plazan, 18:00etatik aurrera, eta sarrera, doan. Kultur Etxeak azaldu duenez, bertoko abesbatzei omenaldia egiten diete ekimenaren bidez, musika korala zabaltzeko egiten duten ahaleginagatik. Aurten, abesbatza hauek hartuko dute parte: Biotz Alai, Areetxo, Tangorako Soinutarrak, Kimetz, Itxartu, Gorrondatxe, Eskuz-Esku, Ondarreta, Gizatiar, Erromoko Kantariak, Zozoak, Andres Isasi Musika Eskolako abesbatza eta Irutasun.