Sociedad Deportiva Logroñes (ez nahasi Union Deportiva Logroñes taldeagaz), hirugarren tokian sailkatu da 3. Mailako XVI. multzoan, 92 puntugaz. Logroñoko taldeak gol gehiago egin duen bigarrena da, 105 gol sartuta. Bere golegile nagusia Ruben Peña aurrelaria da, 29 golez. Era berean, Manuel Candelas erdilariak 15 eta Iñigo Rodriguez aurrelariak 13 gol egin dituzte, hurrenez hurren.
Getxo
Ohorezko Mailako txapeldunordeen play-offa irabazi du Getxok, eta Hirugarren Mailara igotzea dagokio. Halere, itxaron beharko du lekua duen jakiteko. Izan ere, Portugalete, Arenas edo Gernika Bigarren B Mailara igotzea behar izango dute hori-beltzek.