Sailkapen nagusian Ainara Aymat zarauztarra nagusitu zitzaion Sanchezi, eta Maddi Aizpurua donostiarrak podiuma osatu zuen. Ondoren gelditu zen Leire Fuente sopeloztarra, 18 urte azpikoen sailkapenean bigarren postua eskuratu zuena. Bere aurretik June Erostarbe zarauztarra gelditu zen. 14 urte azpikoen multzoan, berriz, Oihana Lopezek lortu zuen bigarren izatea, Mikele Beato gipuzkoarren atzean eta Paula Nieto argentinarraren aurretik.
Azkenik, aipatzekoa da Ibone Gomez neskatoaren parte hartzea, Peña-txurikoak 9 urte besterik ez ditu eta laugarren sailkatu zen 12 urte azpikoen kategorian. Garazi Sanchezek txandarik onena egin zuen finalerdian, eta "olatu perfektuari" ematen zaizkion 10 puntuak batuz. Final laurdenetan ere onena izan zen, baina finalean aurrea hartu zion Aymatek. Getxoztarrak Biltzarreko txapeldunaren lycra arrosa jantzi zuen proban zehar, iaz irabazi baitzuen Bakion. Guztira, hirutan nagusitu da Nesken Surf Biltzarrean.
Sailkapena
Open kategoria:
- 1 – Ainara Aymat
- 2 – Garazi Sanchez
- 3 – Maddi Aizpurua
- 4 – Leire Fuente
18 urte azpikoak:
- 1 – June Erostarbe
- 2 – Leire Fuente
16 urte azpikoak:
- 1 – Maddi Aizpurua
- 2 – Nadia Erostarbe
- 3 – Iara Dominguez
14 urte azpikoak:
- 1 – Mikele Beato
- 2 – Oihana Lopez
- 3 – Paula Nieto
- 4 – Arene Basurto
- 5 – Jone Ibarrondo
- 5 – Garazi Carreras
- 6 – Anne Gomez
- 6 – Miranda Rodriguez
12 urte azpikoak:
- 1 – Janire Gonzalez
- 2 – June del Campo
- 3 – Maren del Campo
- 4 – Ibone Gomez Perez
- 5 – Izaro Egibar