ACPBOLek Boliviako kultura, folklorea, ohiturak eta herri-hizkuntzak sustatzea du xede nagusia. Horretarako, antzerkia, artea, kirola edota dantza bezalako diziplinak erabiltzen dituzte bitarteko gisa. Era berean, elkarteko kideek adierazi dutenez, hemen bizi den komunitate boliviarrean Euskal Herriko ohituren eta euskararen ezagutza bultzatzen dute, bereziki umeen artean. Jarduera osagarrien artean, kokatzen dituzte ingurumena zaintzea eta birziklapena babestea zein pertsona etorkinen integrazioan laguntzea.