"Blas de Lezo" gerraontzia omenduko dute bihar Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 25a, 10:26

"Blas de Lezo" fragata. BUQUESDEGUERRA.COM

Bihar, barikua, Espainiako itsas armadako "Blas de Lezo" fragata omenduko dute Getxon. Abrako Itsas Errege Kluba aukeratu dute ontzia omentzeko; hala, eguerdiko 12:00etan Borroka Bandera emango diote gerraontziari. Klubak bertoko kideak diren nabigatzaile denei euren ontziakaz ateratzeko eta fragata “hartzeko” deia egin du. Bitartean, Algortatik Hanka errepresioaren kontrako mugimenduak ekimen horren kontra agertu eta ordezko “ongi etorria” egiteko deia zabaldu du. Hala, manifestazioa deitu du egun horretarako; Maria Kristina parketik abiatuko dira 11:00etan, ondoren, 11:30ean, mobilizazioari ekingo diote Tamarises hotelaren ingurutik. Sortuk, EH Bilduk eta beste hainbat eragilek mobilizazio horregaz bat egin eta horretan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun