"Blas de Lezo" gerraontzia domekara arte egongo da Getxoko uretan. Izan ere, domekan bertan, Abrako Itsas Errege Klubak Borroka Bandera delakoa emango dio fragatako tripulazioari. Pedro Morenes Espainiako Defentsa ministroa izango da ekitaldiaren buru.