Romoko Aurrezki Kutxa kaleko zati bat moztuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 30a, 15:41

Bihar, eguaztena, Itzubaltzeta/Romoko Aurrezki Kutxa kaleko tarte bat itxiko dute Romo Kultur Etxeko obrak direla eta. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian. Lanak amaitzerakoan zabalduko dute berriro kalea. Ondorioz, ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola Ezekiel Agirre edo Lope de Vega kaleak. Oinezkoentzako bidea zabalik egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun