Avishai Cohenek emango dio hasiera jazzaldiari, bihar, eguaztena. Bere belaunaldiko tronpeta-jole onenetako bat da, adituek diotenez. Biharamunean, hilak 2, Nettwork taldeak joko du. Instrumentista handiek osatutako laukotea horrek Charnett Moffett kontrabaxu-jole itzela du buru. Uztailaren 3an, barikua, bide erdia gaindituko du jazzaldiak, Joe Lovanoren eskutik. Musikari estatubatuar hori jazz-eszenaren berritzaile eta inprobisatzaile ospetsuenetariko bat da, eta erreferentzia bihurtu da saxo tenorraren arloan. Zapatuan, ostera, jazz-rocka delako estiloaren ordezkari eta karisma handiko Stanley Clarken txanda izango da. Azkenik, Jazzaldiaren urrezko amaiera domekan jarriko du Madeleine Peyrouxek. XX. mendearen amaieran jazzaren arloan sortu zen abeslari arrakastatsuenetako bat da. Sarri askotan, "ahots handiakaz" alderatu izan dute, berbarako Billie Holidaygaz.
Egitaraua
Uztailak 1, eguaztena
19:00 Hirugarren Milurtekoa atalean, Jazzing Band taldea, Algortako Geltokiko (Telletxe) plazan. Sarrera doan.
21:00 Uruguai eta Alemaniako Federico Nathan Quinteto (talde lehiaketa), eta Avishai Cohen Trio, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera: 10 euro.
Uztailak 2, eguena
19:00 Hirugarren Milurtekoa atalean, Victor de Diego Trio taldea, Algortako Geltokiko (Telletxe) plazan. Sarrera doan.
21:00 Poloniako Maciek Wojcieszuk Quintet (talde lehiaketa), eta Nettwork, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera: 12 euro.
Uztailak 3, barikua
19:00 Hirugarren Milurtekoa atalean, Onna Project taldea, Algortako Geltokiko (Telletxe) plazan. Sarrera doan.
21:00 Poloniako Grzegorz Wlodarczyk Qt. (talde lehiaketa), eta Joe Lobato Quartet, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera: 15 euro.
Uztailak 4, zapatua
19:00 Hirugarren Milurtekoa atalean, Philippe Lemm Trio taldea, Algortako Geltokiko (Telletxe) plazan. Sarrera doan.
21:00 Frantziako EYM Trio (talde lehiaketa), eta The Stanley Clarke Band, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera: 23 euro.
Uztailak 5, domeka
19:00 Hirugarren Milurtekoa atalean, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, Algortako Geltokiko (Telletxe) plazan. Sarrera doan.
21:00 Talde lehiaketaren irabazlea eta Madeleine Peyroux, Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera: 20 euro.
Halaber, uztailaren 2tik 4ra, jam saioak egingo ditu THree One Taldeak, Algortako The Piper’s taberna irlandarrean; eta uztailaren 1etik 23ra, Antonnio Porcar Canoren Phocuzz argazki-erakusketa, Algortako Torrene aretoan.
Sarrerak salgai daude Kutxabank-eko kutxazainetan, www.kutxabank.es webgunean eta Algortako kultur etxean. Bihotz Alai plazako saio denetarako abonamendua 65 eurokoa da.