Ura moztuko dute hilaren 7an Algortako Ollarretxe kaleko inguruetan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 3a, 11:14

Algortako Ollaerretxe kalean egin beharreko ur-tutueria berriztatzeko lanak direla eta, datorren martitzenean, hilak 7, ura kenduko dute Algortako hurrengo etxebizitza-multzoetan: Ollarretxe kaleko 27, 29,29A, 29E eta 31 zenbakiak; Elorri kaleko 15 zenbakia; eta Aldapa kaleko1, 2, 2A, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 10A, 10B, 10C, 10D, 11, 12, 13, 13A, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 24A, 24B eta 25 zenbakiak. Ur-mozketa goizeko 09:00etatik 21:00etara izango da. Hori dela eta, eragina izango duen etxebizitza-multzoetan uraz hornitu ahal izateko, egun osoan zehar Fadurazo kaleko aparkalekuan iturri bat jarriko dute.

Era berean, uztailaren 6tik 10era bitartean, Ollarretxe, Redentor, Sarrikobaso eta Aldapa kaleen arteko zatiko galtzadan zoladura ipintzeko lanak direla eta, alde hori itxita egongo da zirkulaziorako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun