Gaurtik aurrera, film laburren emanaldiak egun bitan Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 6a, 10:00

Algortan, urtero legez, Gaurik Laburrena film laburren emanaldiagaz gozatzeko aukera edukiko dute zinema-zaleek, uztailaren 6an eta 7an. Egun bietako saioak 21:00etan hasiko dira Algortako Bihotz Alai plazan, eta sarrera doakoa izango da. Getxoko Kultur Etxeak ohartarazi duenez, pelikulak ez dira egokiak 18 urtetik beherako neska-mutilentzat. Aurreko urteetan, lehenengo egunean gaztelaniazko filmak baino ez zituzten proiektatzen, eta bigarrenean, euskarazkoak. Aurten, ostera, ikusgai egongo diren 22 ikus-entzunezko lanetatik zazpi baino ez dira euskaraz, eta gaztelaniazkoakaz batera proiektatuko dituzte, nahastuta, egun bietan.

Ondokoak dira euskarazko lanak: "Hubert Le Blonen azken hegaldia" (Koldo Almandoz), "Hor dago" (Urko Villasante), "Zarautzen erosi nuen" (Aitor Arregi), "Betiko istorioa" (Urtzi Perez), "Aitona Mantangorria" (Kepa Errasti), "Sormenaren bide ezkutuak" (Lara Izaguirre) eta "Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa" (Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo).

Egitaraua:

Uztailak 6, astelehena
21:00 Algortako Bihotz Alai plaza

- "Hubert Le Blonen azken hegalaldia" (Koldo Almandoz).
- "Hor dago" (Urko Villasante).
- "El bosque negro" (Paul Urquijo).
- "Medusa" (Alex Casas). Gaztelaniaz.
- "Zarautzen erosi nuen" (Aitor Arregi).
- "Basauri Mirror" (Ruben Ontiveros).
- "Clases de ingles con el tio Josetxo" (Axel Casas).
- "Esto se ha hecho mil veces" (Xavi Tolosa).
- "Oscar desafinado" (Mikel Alvariño).
- "Morado" (Nestor F.).
- "El palo" (Miki Esparbe).

Uztailak 7, martitzena
21:00 Algortako Bihotz Alai plaza

- "Betiko istorioa" (Urtzi Perez).
- "La Sra. Jesus Mari" (Aitor Arenas).
- "Aitona Mantangorria" (Kepa Errasti).
- "Tortuga ninja profesional" (Axel Casasena).
- "Dynamito" (Ruben Ontiveros).
- "Sormenaren bide ezkutuak" (Lara Izaguirre).
- "Anomalo" (Aitor Gutierrez).
- "Acabo de tener un sueño" (Javi Navarro).
- "Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa" (Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo).
- "Samurai Santa" (Axel Casas).
- "Hostiable" (David Galan Galindor).

!! Desegokia 18 urtetik beherakoentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun