Jose Corbacho, Santi Millan eta Javi Sancho lehenengo aldiz elkarregaz edukiko ditugu oholtza gainean bariku honetan, uztailak 10, Algortako Bihotz Alai plazan. Hitzordua 21:00etan jarri dute eta sarrera 20 eurotan egongo da. Umore- ikuskizunean zuzeneko interakzioa bilatuko dute ikusleakaz hiru komikoek. "Comedy ZOO Tour" gaueko antzerki-ekitaldia da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!