Irailaren 15ean, goizeko 10:00etan, zozketa publikoa egingo dute Faduran, eta lekuak modu automatikoan esleituko dira; kontuan hartu beharra dago eskariak amaitu arte, pertsona bakoitzak ikastaro bakar batean eman dezakeela izena. Behin betiko izen-emateen berri Getxo Kirolak-en iragarki-oholetan eta web-gunean emango da. Gainera, izena emateko orrian posta elektronikoaren helbidea jartzen dutenei haien eskariaren baieztapena bidaliko zaie.
Guztira 5.580 leku daude; horietatik, 2.450 izango dira aurreko denboraldian ikaskuntza-zikloko ikastaroetan parte hartu dutenentzat, eta gainerakoak jende berriarentzat. Jarduera-programari dagokionez, 25 modalitate eta ia 360 ikastaro eskainiko dira.
Getxo Kirolak-ek badauzka prest ikastaroen programa osoaren liburuxkak Fadura eta Gobela kiroldegietako bulegoetan. Gainera, informazio hori guztia eguneratuta dago eta kontsulta daiteke erakundeko web-gunean.